Eraikin zati bat erori da Getarian
Getariako Iribarren kaleko eraikin baten zati bat erori egin da 10:30ak aldera, eta 9 eta 11 eskaratzetako bizilagunak etxetik kanpora igaroko dute gaua. Bihar goizean neurtuko dituzte kalteak, egun argiz. Hala jakinarazi dio Nika Lertxundi alkateak Urola Kostako Hitzari.
Eraikin zati bat erori da Getarian (II)
Gaztetape hondartza aldera begira dago eraikina, labar gainean eraikia. Itsasoaren higadura nozitzen du, beraz. Hala nabarmendu du alkateak. Eraikinaren eta labarraren artean 3 metroko zabalera duen balkoia dago, eta petril bat du. Zehazki petrilaren 20 metroko zati bat jausi da Viveros San Anton enpresara. Hoditeria kaltetu dela jakinarazi du alkateak, eta beste hainbat "kalte txiki" ere izan direla gehitu. Baina diagnosia bihar goizean dira egitekoak. "Udaletxeko arkitektoak egin du balorazioa, eta bizilagunak arriskuan ez badaude ere, bihar goizean egingo dugu diagnostiko zehatza. Pertsonak dira garrantzitsuenak", adierazi du Lertxundik.