Antxoa izango da asteburu honetan protagonista Getariako kaleetan

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko maiatzaren 1a

EGITARAUA Maiatzaren 3a, ostirala. - 12:30etik aurrera Antxoa Eguneko harrera ekitaldia egingo da Getariako udaletxeko areto nagusian. Zilarrezko Antxuaren aipamena egingo zaie Elkano eta Kaia jatetxeei eta Belen Mendizabal eta Miren Iribarri. - Ondoren, pintxoen dastaketa izango da. - 19:00etan trikitilarien eta dantza taldearen emanaldia izango da Gudarien plazan. - 19:30ean antxoa dastaketa egingo dute herriko plazan. - 22: 30ean, Egan taldearekin dantzaldia izango da. Maiatzaren 4a, larunbata. - 09:45ean Kofradien topaketa egingo dute. - 11:00etatik 13:00etara zesta-puntako eskola arteko kiniela txapelketa izango da. - 11:30ean, Kofradien Segizioaren desfila izango da. - 12:45ean kofradikide berrien izendapena egingo da. - 17:00etatik 19:00etara Ni arrantzale tailerra, haur eta gatetxoentzat. - Kalen Txaranga kalez kale ibiliko da. Maiatzaren 5a, igandea, Arrantzale Eguna. - 09:00etan Diana izango da Gazte Alaiak txistulari taldearekin. - 11:00etan Arrantzaleen Meza ospatuko da. - Ondoren, Karmengo Ama Birjinaren prozesioa egingo dute, eta itsas bedeinkapena izango dira. - Gero, arrantzale zaharrei omenaldia egingo zaie. - 11:30ean Gipuzkoako Trainerilla Liga jokatuko da. [caption id="attachment_62915" align="aligncenter" width="300"](Argzazkia: Ainhoa Mancisidor) (Argzazkia: Ainhoa Mancisidor)[/caption] Antxoaren kanpainan murgilduta daude eskualdeko arrantzaleak, eta horren harira, Getariako kulturaren adierazgarria denez, antxoari omenaldia egingo diote asteburuan herrian. Antxoa Eguna antolatu dute ostiraletik igandera bitartean Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Getariako Udalak, Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradiak eta herriko enpresek eta saltokiek elkarlanean. Egun nagusia ostirala izango da, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko ordezkariek, Elkano Arrantzale Kofradiako lehendakari Emeterio Urrestik eta Getariako alkate Nika Lertxundik harrera ekitaldian parte hartuko dute. Zilarrezko Antxuaren aipamena egingo zaie Elkano eta Kaia jatetxeei eta Belen Mendizabal eta Miren Iribarri. Bestalde, astebururako antxoarekin lotutako ekimen ugari antolatu dituzte. Pintxoak eta txakolina Antxoaren inguruko ekimenez gain, antxoarekin egindako pintxoak dastatzeko aukera ere izango da asteburuan Getariako hainbat tabernatan; Azkue, Balearri, Giroa, Itsas Etxe, Itsaspe, Ketarri, Mahasti, Politena, Taxko eta Xagu tabernetan, hain zuzen ere. Pintxoa eta txakoli kopa bi eurotan izango da salgai. Gainera, Getariaren ubera, itsas tresna eta artea erakusketa ikusgai izango da Getariako Turismo Bulegoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide