San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Getariako Hitza 2013ko apirilaren 26a

Udaberri-uda garaian eskualdeko herri eta auzoak festa giroan murgiltzen dira. Asteburu honetan esaterako San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte Getariako San Prudentzio auzoan eta jai giroaz gozatu nahi dutenak bertara gonbidatu dituzte auzotarrek. Hurrengoa da astebururako prestatu duten egitaraua. - Apirilaren 26a, gaur. 22:00etan Mus Txapelketa jokatuko dute Xabin Jatetxean. Bikote irabazleak itsaski otar bat irabaziko du eta bigarren postuan sailkatzen den bikoteak diru saria. - Apirilaren 27a, bihar. 21:00etan auzo afaria izango da Xabin Jatetxean. Ondoren Izer eta Astiazaran trikitilariek erromeria giro paregabea jarriko dute. - Apirilaren 28a, igandea, San Prudentzio Eguna. 11:00etan meza nagusia izango da. Ondoren, 12:30ak inguruan herri kirol jaialdia izango da. Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Fausto Mugertza aizkolariek eta Agustin Landarbide eta Idoia Etxeberria harri-jasotzaileek parte hartuko dute bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide