Getariako Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu herritarrak. «Errenta aitorpena modu askotan egin dezakezu: autolikidazio proposamena berretsiz, era mekanizatuan, aholkularitza baten bidez... Edozein moduta egiten duzula ere, euskaraz egin dezakezu».
Interesa dutenek www.gipuzkoa.net webgunea bisita dezakete. Argibide gehiagorako Uemara dei daiteke, 943-279195 telefonora.