‘Elkano 500’ logotipo lehiaketa antolatu dute

Getariako Hitza 2013ko otsailaren 27a

(Amaia Ventas/Hitza) 2019 eta 2022 urteen artean Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman zioneko 500. urteurrena ospatuko da Getarian eta horren baitan antolatuko dituzten ekimenen ikurra aukeratu nahi du Udalak. Horretarako Elkano 500 leloa izango duen logotipo eta irudi korporatiboa aukeratzeko lehiaketa antolatu du Getariako Udalak. Lanak euskarri desberdinetan Logotipoaren diseinua hainbat paper euskarri desberdinetan agertuko denez, jatorrizko diseinua koloretan egina nahiz txuri-beltzea aurkeztu beharko dute parte-hartzaileek. Neurriei dagokionean, lanak DINA-3 eta DINA-4 formatuan aurkeztu behar dira eta horietako formatu bakoitzean logotipoa bertikalean eta etzanean irudikatuta, tamaina mugatuko duen marko baten barruan. Logotipoa formatu digitalean CD batean aurkeztu beharko dute, ahal bada jpg formatua. Elkano 500. urteurreneko batzordeak osatutako epaimahaiak aurkezten diren lanetatik bat aukeratuko du eta 300 euroko saria jasoko du. Aukeratutako lanaren jabetza intelektualaren eskubideak eta egile eskubideak Getariako Udalarenak izango dira. Aukeratzen ez dituzten lanak egileei itzuliko zaizkie. Apirilaren 25a azken eguna Pasa den astelehenean ireki zuten logotipo lehiaketan parte hartzeko epea eta apirilaren 25a arte izango da lanak aurkezteko aukera Getariako Udalaren bulegoan. Nahi izanez gero, parte-hartzaileek postaz ere bidali ditzazkete euren lanak hurrengo helbidera: Getariako Udala, Sahatsaga kalea 13 20800 (Getaria).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide