63 getariarrek hartu dute parte udal aurrekontua osatzeko bileretan

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko otsailaren 22a

Udalbatzarrean bozkatuko dituzte herritarren hainbat proposamen (Aiora Larrañaga/Hitza) Aurten beste modu batera osatuko dituzte udal aurrekontuak Getarian. Lehen aldiz Getariako Udal Gobernuak Guztiok bat! prozesu parte-hartzailea abian izan du otsailean zehar, herritarren iritzi eta eskariak ezagutzeko. Udal ordezkariak «oso gustura» daude herritarrek ekimenari emandako erantzunarekin. «Gauzak beste era batera egingo genituela hitz eman genuen, eta horretan urratsak egiten jarraitzen dugu. Herritarrei informazioa era gardenean zabalduz eta herritar guztiei parte hartu eta iritzia emateko esparruak eta gunean eskainiz», azaldu du Getariako Udal Gobernuak. 40 proposamen 2013ko aurrekontua osatzeko Udal Gobernuko kideek herritarrekin bilera irekiak egin dituzte sektoreka eta auzoka. «63 herritarrek parte hartu dute eta 40 proposmen aurkeztu dituzte. Oso pozik gaude bileretan izan den parte-hartze eta giroarekin. Guretzat oso garrantzitsua da herritarren iritzia lehen eskutik jasotzea». Bileretan jaso ziren proposamenetako batzuk otsailaren 28ko udalbatzarrean bozkatuko dira, behin-behineko aurrekontuaren baitan. Gainontzekoak martxoan zehar aztertuko dituzte, horiek aurrera eramatea posible bada apirilean bozkatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide