Mozorro bazkari herrikoia egingo dute otsailaren 9an Getarian

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 31

Inauteriak gertu direla-eta, mozorro bazkari herrikoia antolatu dute Getarian datorren larunbaterako, hilaren 9rako. Berdura plazan izango da, 14:15etik aurrera. Interesa dutenek udaletxean eta liburutegian eskuratu ditzakete txartelak, gaur. Honakoa izango da helduentzako menua: entsalada errusiarra, txorizoa sagardo erara, patea, txerri sahieskia parrillan entsaladarekin, kafea kanutilloekin, patxarana, ardoa eta sagardoa txotxetik. Haurrek, berriz, txorizoa, Eusko Labeldun hanburgesak patatekin eta izozkia jan ahalko dute. Helduentzako menuak 14 euro kostako du eta haurrenak 8 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide