Bihar iluntzea bitartean aurkeztu ahalko dira lanak Getariako Inauteritako Kartel Lehaiketara. Adin guztietako getariarrek hartu dezakete parte bertan, eta horiek edozein eratako lanak aurkez ditzazkete. Dena dela, Getariako Udaleko Kultura Sailetik jakinarazi dutenez, 16 urtetik beherako parte-hartzaileek lanak eskuz egin beharko dituzte eta
Getariako Inauteriak 2013 leloa gehitu beharko zaie diseinu guztiei derrigorrez.
Kartelak DIN A3 neurrikoak izan beharko dute eta parte-hartzaile bakoitzak lan bat aurkezteko aukera izango du gehienez. Kartelak ez dira izenpetuko; egilearen izena eta datuak gutun azal itxi batean sartu beharko dira lanarekin batera.
Lan guztiekin erakusketa
Epaimahaia Getariako Udaleko Kultura Batzordeak eta herriko artistek osatuko dute, besteak beste, eta bihar bertan erabakiko dute zein den kartel politena.
Sariak hainbat mailatan banatuko dituzte: 2 urtetik Lehez Hezkuntzako 6. mailako parte-hartzaileek pintatzeko materiala jasoko dute; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek 60 euro eta 16 urtetik gorako parte-hartzaileek, berriz, 150 euro saria jasoko dute. Saritutako kartelak Getariako inauteritako jai egitaraua iragartzeko erabiliko dira. Horiek udalaren esku geratuko dira. Horrez gain, getariarrek lan guztiak ikustek aukera izan dezaten erakusketa antolatuko dute Getatiako udaletxeko sarreran, otsailaren 8tik 15era bitartean.