Otsailaren 1a arte aurkeztu daitezke inauteritako kartel lehiaketarako lanak

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 24a

Otsailaren 1a bitartean aurkeztu ahalko dira inauteritako kartel lehaiketako lanak, 19:00ak baino lehenago. Adin guztietako getariarrek hartu dezakete parte bertan, eta horiek edozein eratako lanak aurkez ditzakete—16 urtetik beherakoek lanak eskuz egin beharko dituzte—. Getariako inauteriak 2013 testua gehitu beharko zaie diseinuei, derrigor. Kartelak DIN A3 neurrikoak izan beharko dute eta parte-hartzaile bakoitzak lan bat aurkeztu ahalko du, gehienez. Kartelak ez dira izenpetuko; egilearen izena eta datuak gutun azal itxi batean sartu beharko dira. Epaimahaia Kultura Batzordeak eta herriko artistek osatuko dute, besteak beste, eta otsailaren 1ean erabakiko dute zein den kartel politena.  Sariak hainbat mailatan emango dituzte: 2 urtetik LH 6. mailako  parte-hartzaileek pintatzeko materiala jasoko dute; DBHko ikasleek 60 euro eta 16 urtetik gorakoiek 150 euro. Saritutako kartelek Getariako inauteritako jai egitaraua iragartzeko erabiliko dira. Horiek udalaren esku geratuko dira. Horrez gain, erakusketa egingo dute udaletxeko sarreran, otsailaren 8tik 15era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide