Maialen Lujanbio izango da bertsolarietako bat
San Anton Jaien baitan, bertso saioa antolatu du Getariako Udalak bihar 22:00etatik aurrera. Aurtengoan Cristobal Balenciaga Museoan izango da eta Amets Arzallus, Jone Uria, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Arkaitz Estiballes bertsolariek parte hartuko dute saioan. Saioaz gozatzeko sarrerak salgai dituzte 7eurotan udaletxean eta liburutegian eta bihar lehiatilan.