Diseñar, cortar y coser un vestido de alta costura (Goi joskintzako soineko bat nola diseinatu, ebaki eta josi) izenburudun maisu ikastaroa edo masterclass-a emango du Ion Fiz diseinatzaileak Cristobal Balenciaga Museoan larunbatean. 11:00etatik 14:00etara emango du, Alfa enpresaren laguntzari esker.
Ion Fizek hamar urtetik gora darama diseinatzaile gisa lanean, eta irakaslea ere bada, IED Istituto Europeo di Design zentroko Moda Diseinuko Master Trinkoan, esaterako. Oraingoan, Fizek hitzaldi bat emango du museoko hall-ean, ikasle gutxi batzuen aurrean. Patroigintza eta joskintzako oinarrizko printzipioak irakatsi nahi dizkie ikasleei.