Eusko Jaurlaritzak Cristobal Balentziagaren lanak ditu jabetzan, eta Getariako Balentziaga museoari lagako dizkio bihar. Musoan bertan izango da ekitaldia, 12:30ean, eta ondorengo hauek hartuko dute parte: Antonio Riverak, Eusko Jaurlaritzaren izenean Kulturako sailburuordea eta patronoa den aldetik; Miren Ikerne Badiola, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, Gazteria, Kultura eta Kirol diputatu eta fundazioko patronatuko presidente den aldetik; eta Javier González de Durana, Cristobal Balenciaga Fundazioko zuzendari nagusia denez.