16:00etan hasiko dira Alkate Txiki Eguneko ospakizunak

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2012ko azaroaren 24a

Iritsi da haurren ordua. Gaur arratsaldean ( azaroak 24)  haurrak izango dira Getarian protagonista nagusiak, Alkate Txiki Eguna ospatuko baitute arratsalde-iluntze partean. Urtero bezala, egitaraua Getariako Guraso Elkarteak antolatu du, eta haurrek eta gaztetxoek egun ahaztezina igaroko dute. Herriko haur guztiak bertara gonbidatuta daudela azaldu dute antolatzaileek. Egitaraua -16:00etatik 18:30era tailerrak izango dira haurrentzat. -18:45ean alkate txikiak pregoia emango du. Alkateak agintea emango dio alkate txikiari. -19:00etan haurren meza izango da parrokian. -19:45ean buruhandiak aterako dira kalera. -20:30etik aurrera haurrei eta euren gurasoei zuzendutako afaria izango da Getariako Berdura Plazan. -Ondoren, haurrek eta gaztetxoek musikaz eta dantzat gozatzeko aukera izango dute; playback-ak eta jolasak izango dira.

Iazko Alkate Txiki Eguneko irudi bat (Aritz Mutiozabal/Hitza)

Iritsi da haurren ordua. Gaur arratsaldean ( azaroak 24)  haurrak izango dira Getarian protagonista nagusiak, Alkate Txiki Eguna ospatuko baitute arratsalde-iluntze partean. Urtero bezala, egitaraua Getariako Guraso Elkarteak antolatu du, eta haurrek eta gaztetxoek egun ahaztezina igaroko dute. Herriko haur guztiak bertara gonbidatuta daudela azaldu dute antolatzaileek.

Egitaraua

-16:00etatik 18:30era tailerrak izango dira haurrentzat.
-18:45ean alkate txikiak pregoia emango du. Alkateak agintea emango dio alkate txikiari.
-19:00etan haurren meza izango da parrokian.
-19:45ean buruhandiak aterako dira kalera.
-20:30etik aurrera haurrei eta euren gurasoei zuzendutako afaria izango da Getariako Berdura Plazan.
-Ondoren, haurrek eta gaztetxoek musikaz eta dantzat gozatzeko aukera izango dute; playback-ak eta jolasak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide