Saint Etiennek kontzertua emango du Balentziagan etzi

Getariako Hitza 2012ko azaroaren 15a

Saint Etienne hirukoteak kontzertua emango du Getariako Cristobal Balenciaga Museoan etzi, larunbatean. 20:30ean irekiko dituzte ateak, eta Kutxa Kultur Musika programaren azken saioa izango da.

Saint Etienne Erresuma Batuko pop musikako talderik eza...

Saint Etienne hirukoteak kontzertua emango du Getariako Cristobal Balenciaga Museoan etzi, larunbatean. 20:30ean irekiko dituzte ateak, eta Kutxa Kultur Musika programaren azken saioa izango da.

Saint Etienne Erresuma Batuko pop musikako talderik ezagunenetako bat da. Duela hogei urte sortu zen, eta adituek indie-pop musika egiten duela diote.

Britainiarrekin batera, The Cabriolets talde madrildarrak ere joko du.

Sarrerak Kutxako kutxain-sareetan eta www.kutxasarrerak.net helbidean daude salgai, 20 euroan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide