‘Fracking’-aren inguruko hitzaldia, datorren asteartean

Getariako Hitza 2012ko azaroaren 13a

Harritan Blai kultur elkarteak gonbidatuta, fracking-aren aurkako plataformak hitzaldia eskainiko du Getarian. Asteartea 20an izango da, arratsaldeko 19:00tan Alondigan.

Gas naturala lurzorutik ateratzeko teknika da fracking-a. Plataforma kezkatuta dag...

Harritan Blai kultur elkarteak gonbidatuta, fracking-aren aurkako plataformak hitzaldia eskainiko du Getarian. Asteartea 20an izango da, arratsaldeko 19:00tan Alondigan.

Gas naturala lurzorutik ateratzeko teknika da fracking-a. Plataforma kezkatuta dago “ingurumenean izan dezakeen eraginaren gaineko ikerketa eskatu gabe, apurketa hidrauliko edo fracking bidezko gas naturalaren erauzketa baimentzeko Eusko Jaurlaritzak erakutsi duen asmoaren”. Hala jakinarazi dute plataformako kideek. “Teknikaren eraginaren inguruko ziurtasun zientifikorik ez dagoenez, Europako legedian jasotzen den Ardura Printzipioa bete dadin eskatzen dugu”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide