Etxe kaleratzeak salatzeko elkarretaratzea egin zuten ostiralean Getarian, Kutxabank banketxearen aurrean. “Kutxek kaleratzeetan, eta beraz, herritarren eskubideen urraketan duten erantzunkizun zuzena” salatu zuten, antolatzaileen arabera. “Banketxeak dira herritar askok bizi duten miseriaren arduradun nagusiak”. Horrekin batera, kaleratzeak amaitu eta herritar guztiek etxebizitzarako duten eskubidea errespeta dezatela exijitu zuten.