Getariako Herrira-ko kideek, Bilduko zinegotziek eta hainbat eragilek, tartean arraunlariek, dantzariek, irakasleek eta surflariek presoen aldeko manifestaziorako deia egin zuten ostiralean. Baionan dira egitekoak protesta, larunbatean, azaroaren 10ean. “Espainiako eta Frantziako espetxeetan dauden euskal preso politikoen eskubideak errespetatzea berehala hartu beharreko neurria dela pentsatzen dugu”, adierazi zuten.
Lapurdiko hiriburura autobusean joan nahi dutenek Mahastin,Sokoan,Harralden eta Harritarten eman beharko dute izena.