Getarian EH Bildu izan da lehen indarra

Getariako Hitza 2012ko urriaren 21a

Getarian zenbatu dituzte Eusko Legebiltzarrerako boto guztiak, eta EH Bildu izan da lehen indarra. 748 boto eskuratu ditu koalizioak, eta EAJ izan da bigarren indarra, 701 botorekin. PSE-EEk, hirugarren indarrak, 43 aldeko boto izan ditu, PPk 24, eta U...

Getarian zenbatu dituzte Eusko Legebiltzarrerako boto guztiak, eta EH Bildu izan da lehen indarra. 748 boto eskuratu ditu koalizioak, eta EAJ izan da bigarren indarra, 701 botorekin. PSE-EEk, hirugarren indarrak, 43 aldeko boto izan ditu, PPk 24, eta UPDk 3.

Aurten 2.107 lagun zeuden erroldatuta, eta %22,11koa izan da abstentzioa; 2009koa baino baxuagoa, orduan boto-emaileen %26,07 abstenitu baitzen. Botoen %0,51 izan dira zuriak, eta %0,45 baliogabeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide