Getariar askok eguerdian erabaki du Eusko Legebiltzarrerako botoa ematea, eta iladak osatu dira Alondigan. Zaparradak zaparrada, umorerako tartea izan da: “Hamaiketakoa eskaini beharko lukete hemen; txorizo muturra, odolki piska bat…”, zioen bozkatzeko zain zegoen getariar batek. Normaltasuna izan da nagusi goizean.
