Ostirala eta igandea bitartean Gaztetape Surf Elkarteak antolatuta IX. Surf Body Txapelketa Herrikoia jokatuko dute Getarian, Gaztetape hondartzan. Izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi dute antolatzaileek; parte-hartzaile bakoitzak bost euro ordaindu beharko du. Txapelketaren amaieran parrillada egingo dute, baita sariak banatu eta opariak zozkatu ere.