Elkanoren monumentuaren inguruko jardunaldia antolatu du Balentziagak

Getariako Hitza 2012ko irailaren 27a

Getariako Cristobal Balenciaga Museoak Juan Sebastian Elkanoren monumentuari omenaldia egingo dio. Jainkosak eta emakume heroiak izeneko jardunaldia antolatu du horretarako, urriaren 5erako. 17:00etatik 20:00etara izango dira saioak.

Elkanoren monument...

Elkanoren monumentuko Victoria eskultura abiapuntu hartu, eta jainkosen eta emakumezko heroien janzkerari buruz hausnartuko du hainbat adituk, ikuspegi historiko eta artistikotik; “historia orainaldiarekin uztartzeko, errealitatea fikzioarekin eta mundu zabalekoa bertakoarekin”, museoko ordezkariek azaldu dutenez.

Jardunaldia bi zatitan banatuko da. Lehen zatian, Jaime Brihuega eta Mikel Lertxundi historialariek hausnarketa historikoa eta artistikoa egingo dute; bigarrenean, berriz, emakumezko heroien eta jainkosen janzkerak komikigintzan eta goi-mailako joskintzan izan duen eragina landuko da. Bigarren zatiaz Joseba Larratxe eta Miren Arzalluz arduratuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide