Getariarren gehiengoak bat egin dute greba orokorrarekin, nahiz eta saltoki gutxi batzuk ateak zabaldu dituzten goizean goiz. LAB sindikatuak deituta, manifestazioa egin dute 30 lagun inguruk langileen eskubide sozial-ekonomikoen alde. 09:00etan abiatu dira udaletxe aurretik, hasieran herriaren goikalderantz eta ondoren alde zaharretik, irekita zeuden denda eta bankuetxeen aurrean bost minutuko geldialdiak eginez. Manifestazio isila izan da, parte-hartzaileek ez baituzte aldarririk egin, kartelean idatzitakoa salbu: “Murrizketa=Inposaketa. Eskubide sozial-ekonomikoen alde EHk hitza eta erabakia”. Arratsaldean bigaren manifestazio bat egingo dute, 18:00etan hasita.