Wert ministroa Balentziaga museoan

Getariako Hitza 2012ko irailaren 24a

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministro Jose Ignacio Wert Cristobal Balenciaga Museoan izan da asteburuan. Ministroa ICAAko zuzendari nagusi Susana de la Sierra andrearekin batera heldu zen Getariara, baita Zinemagintzako Espainiako saridun Y...

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministro Jose Ignacio Wert Cristobal Balenciaga Museoan izan da asteburuan. Ministroa ICAAko zuzendari nagusi Susana de la Sierra andrearekin batera heldu zen Getariara, baita Zinemagintzako Espainiako saridun Yvonne Blake figuringilearekin ere.

Cristobal Balenciaga Museoko zuzendari Javier Gonzalez de Duranak egin zien ongietorria, eta bilduma iraunkorra ez ezik ikusgai dauden aldi baterako biak ere bisitatu zituzten: Bainujantziak eta gorputzaren erakusketa. xx. mendeko bestelako historia bat eta Balenciaga argitzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide