‘Balenciaga argitzen’ erakusketa inauguratuko dute gaur arratsaldean

Getariako Hitza 2012ko irailaren 17a

Balenciaga argitzen erakusketa inauguratuko dute gaur arratsaldeko zazpietan Getariako Cristobal Balenciaga Museoan. Cristóbal Balenciaga Fundazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko elkarlana izan da.

EHUko Arkitektura Goi Eskola Tekniko...

Balenciaga argitzen erakusketa inauguratuko dute gaur arratsaldeko zazpietan Getariako Cristobal Balenciaga Museoan. Cristóbal Balenciaga Fundazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko elkarlana izan da.
EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak sortutako proiektuaren emaitzak biltzen ditu; laugarren mailako hamar ikasle lau hilabetez aritu dira buru-belarri proiektu horretan. Ikasleok Balenciagaren lanak ikuspegi konstruktibo eta kontzeptualetik aztertu dituzte. Hala, analisi horretatik, zortzi lanpara diseinatzea eta eraikitzea proposatu dute, moda-sortzailearen hainbat sorkuntza oinarri hartuta.

Amaia Casado arkitektuak eta EHUko irakasleak bultzatu du proiektua, eta arkitektu handi batzuek luminarien diseinuan egindako lanaren azterketa izan du oinarri (Le Corbusier, Alvar Aalto, Fran Lloyd Wright edo Alvaro Siza, besteak beste). Prozesuan hainbat gonbidatuk parte hartu dute: Miren Arzalluz Cristobal Balenciaga Fundazioko bildumen eta aldi baterako erakusketen komisario eta arduradunak, edota Tytti Thusberg eta Conchu Uzkudun (Minimil) diseinatzaileek.
Hilaren 30era arte egongo dira ikusgai lanparak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide