KAE1 Ligako estropada bat jokatuko dute bihar arratsaldean Getarian

Getariako Hitza 2012ko uztailaren 27a

Uztaila amaitzear dago, eta arraun denboraldia ekuatorera iritsi da . Lehen erdia igarota, taldeek denboraldi amaieran hurbiltzen ari dela ikusi eta euren helburuak lortzeko martxan dira. Inola ere, traineru guztien helburua ahal duten lanik txukunena eginda, banderak irabaztea edo sailkapen orokorrean postuak aurreratzea izango da. Horretarako aukera aproposa izango dute asteburuan, eskualdeko traineru guztiek ligako estropadak jokatu baitituzte. Estropada Getarian Eskualdean estropadez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, bihar arratsaldean Getariako III. Bandera izango da jokoan 17:30etik aurrera. Estropada KAE1 Ligarako proba puntuagarria izango da; beraz, Orio, Zarautz eta Getaria zuzenean ikusteko aukera izango dute bihar arratsaldean Getarian biltzen direnek. Hitzordu ugari asteburuan Horretaz gain, bihar TKE ligaren baitan Pasai Donibaneko Bandera jokatuko du Zumaiako gizonezkoen traineruak Pasaian. Gainera, Orio B traineruak, Algortako Ikurriña estropadan parte hartuko du Getxon. Igandean, bestalde, Zumaiako bi traineruek eta Getaria-Tolosak Getxoko Ikurriña izango dute jokoan Bizkaiako uretan. KAE1 Ligan aritzen diren Oriok, Zarautzek eta Getariak, berriz, Lekeitioko Ikurriña estropadan indarrak neurtuko dituzte, eta Orio B taldeak estropada izango du Pasaian.

Zarautz, Orio eta Getariako traineruek estropada izango dute Getarian

Uztaila amaitzear dago, eta arraun denboraldia ekuatorera iritsi da . Lehen erdia igarota, taldeek denboraldi amaieran hurbiltzen ari dela ikusi eta euren helburuak lortzeko martxan dira. Inola ere, traineru guztien helburua ahal duten lanik txukunena eginda, banderak irabaztea edo sailkapen orokorrean postuak aurreratzea izango da. Horretarako aukera aproposa izango dute asteburuan, eskualdeko traineru guztiek ligako estropadak jokatu baitituzte.

Estropada Getarian
Eskualdean estropadez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, bihar arratsaldean Getariako III. Bandera izango da jokoan 17:30etik aurrera.

Estropada KAE1 Ligarako proba puntuagarria izango da; beraz, Orio, Zarautz eta Getaria zuzenean ikusteko aukera izango dute bihar arratsaldean Getarian biltzen direnek.

Hitzordu ugari asteburuan
Horretaz gain, bihar TKE ligaren baitan Pasai Donibaneko Bandera jokatuko du Zumaiako gizonezkoen traineruak Pasaian. Gainera, Orio B traineruak, Algortako Ikurriña estropadan parte hartuko du Getxon.

Igandean, bestalde, Zumaiako bi traineruek eta Getaria-Tolosak Getxoko Ikurriña izango dute jokoan Bizkaiako uretan.

KAE1 Ligan aritzen diren Oriok, Zarautzek eta Getariak, berriz, Lekeitioko Ikurriña estropadan indarrak neurtuko dituzte, eta Orio B taldeak estropada izango du Pasaian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide