XVI. Marmitako Txapelketan parte hartu nahi duenak uztailaren 24tik 27ra izena eman beharko du, 13:00ak baino lehen. Uztailaren 27an bertan zozketa baten bidez erabakiko dute zeinek hartuko duten parte lehiaketan. Izan ere, gehienez 38 bikotek jokatu ahal izango dute txapelketa. Iazko irabazleek zozketa egin gabe hartu ahal izango dute parte. Marmitako txapelketa Koadrilen Egunean egingo dute, abuztuaren 5ean. Informazio gehiago eskuratu daiteke Getariako Udalaren webgunean.
