Larunbat eguerdirako antolatu dute Getariako XI. Salbatore Biatloia

Getariako Hitza 2012ko uztailaren 18a

Uda garaian kirolaz gozatzeko egun paregabeak izaten dira. Hori dela-eta ekainean eta uztailean lasterketa eta kirol proba ugari ospatzen dira eskualdean zehar. Urteroko hitzorduari huts egin gabe, aurtengoan ere Getariako Biatloia ospatuko da larunbatean herriko kaleetan zehar. Kirolzale askok egutegian markatuta izaten dute kirol hitzordua, giro alai eta herrikoian euren afizioaz gozatzeko aukera ematen baitie Getariako Biatloiak. Aurreratu egin da biatloia Orain arte, Salbatore Jaien atarian antolatu izan dute kirol proba, baina aurtengoan inoiz baino lehenago jokatuko dute Getariako Salbatore Biatloia. Igeria eta korrika lasterketa uztartzen dituen kirol proba datorren larunbaterako antolatu dute; uztailaren 29an Getaria-Zarautz itsas igeriketa zeharkaldia izango denez, bi probak egun berean ez izateko. 550 metro igerian Aurtengoa Getariako Biatloia antolatzen duten 11. aldia izango da. Ohikoa den moduan biatloiko parte-hartzaileek 550 metro igerian eta 3,5 kilometro korrika osatu beharko dituzte. Probari hasiera itxafero batek emango dio, eta parte hartzaile guztiak Malkorbe hondartzatik igerian aterako dira moilako dikeruntz. Portura iristean, uretan 550 metro igeri egin ostean, portuko eskilaren hasieran dutxatu eta portuko aulkietan arropaz aldatuko dira eta korrika hasiko dira herrirantz. Herriko kale estuetan gora jarraituko dute parte-hartzaileek eta 3,5 kilometroko itzuli bat egingo dute azkenik lasterketa frontoian amaitzeko. Larunbatean ere izen ematea Urtero bezala, proba eguerdian [...]

Iazko biatloia

Biatloiko parte-hartzaileak proba hasi zain, iaz (Argazkilaria: Amaia Ventas)

Uda garaian kirolaz gozatzeko egun paregabeak izaten dira. Hori dela-eta ekainean eta uztailean lasterketa eta kirol proba ugari ospatzen dira eskualdean zehar. Urteroko hitzorduari huts egin gabe, aurtengoan ere Getariako Biatloia ospatuko da larunbatean herriko kaleetan zehar.

Kirolzale askok egutegian markatuta izaten dute kirol hitzordua, giro alai eta herrikoian euren afizioaz gozatzeko aukera ematen baitie Getariako Biatloiak.

Aurreratu egin da biatloia
Orain arte, Salbatore Jaien atarian antolatu izan dute kirol proba, baina aurtengoan inoiz baino lehenago jokatuko dute Getariako Salbatore Biatloia.

Igeria eta korrika lasterketa uztartzen dituen kirol proba datorren larunbaterako antolatu dute; uztailaren 29an Getaria-Zarautz itsas igeriketa zeharkaldia izango denez, bi probak egun berean ez izateko.

550 metro igerian
Aurtengoa Getariako Biatloia antolatzen duten 11. aldia izango da. Ohikoa den moduan biatloiko parte-hartzaileek 550 metro igerian eta 3,5 kilometro korrika osatu beharko dituzte.

Probari hasiera itxafero batek emango dio, eta parte hartzaile guztiak Malkorbe hondartzatik igerian aterako dira moilako dikeruntz. Portura iristean, uretan 550 metro igeri egin ostean, portuko eskilaren hasieran dutxatu eta portuko aulkietan arropaz aldatuko dira eta korrika hasiko dira herrirantz. Herriko kale estuetan gora jarraituko dute parte-hartzaileek eta 3,5 kilometroko itzuli bat egingo dute azkenik lasterketa frontoian amaitzeko.

Larunbatean ere izen ematea
Urtero bezala, proba eguerdian hasiko da. 12:00etan puntuan antolatzaileek itxaferoa botako dutenez, parte-hartzaileek ordurako hondartzan izan beharko dute.

Txapelketan parte-hartzeko inskripzioa Getariako udaletxean bertan edo 943-896024 telefono zenbakira hots eginez egin dezakete herritarrek.

Dena dela, larunbatean bertan ere izena emateko aukera dagoela azaldu dute antolatzaileek. Udaletxeko aterpean jarriko dute izena emateko postua 11:00ak bitartean eta proban parte hartu nahi dutenei garaiz ibiltzeko eskatu nahi diete antolatzaileek. Aurten Getaiako Biatloian parte hartzeko inskripzioa 6 eurokoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide