Bainujantziak eta gorputza erakustea. XX. mendeko historia alternatiboa izena du Getariako Cristobal Balenciaga Museoko erakusketa berriak. Behin-behinekoa da, udarako bereziki antolatutakoa, eta bihar aurkeztuko dute. Jostunak 1930.eko hamarkadan Parisen egindako lana jorratzen du.
Aurkezpenean Beverly Birks komisarioa, janzkera historikoan aditua, Javier Gonzalez de Durana museoko zuzendaria eta Nika Lertxundi Getariako alkatea egongo dira.