Getaria UEMAko kide izendatuko dute larunbatean

Getariako Hitza 2012ko ekainaren 5a

Larunbatean, hilak 9, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eguna ospatuko dute Goizuetan (Nafarroa); egun horretan Batzar Nagusia egingo dute, eta Getaria UEMAko kide izendatuko dute. Getariaz gain, Igantzi, Oñati, Mañaria eta Ondarroa sartuko...

Larunbatean, hilak 9, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eguna ospatuko dute Goizuetan (Nafarroa); egun horretan Batzar Nagusia egingo dute, eta Getaria UEMAko kide izendatuko dute. Getariaz gain, Igantzi, Oñati, Mañaria eta Ondarroa sartuko dira erakundean.

Getariako Udalak herritarrak gonbidatu ditu larunbateko ospakizunetan parte hartzera; honako egitaraua izango dute:

- 10:00etan UEMAko udaletako ordezkarien Batzar Nagusia udaletxean.

- 11:00-14:00: haurrentzako puzgarriak, jokoak eta tailerrak.

- 11:30ean herriko etxeak ezagutzeko bisita gidatua.

- 13:30ean UEMA eguneko ekitaldi nagusia

- Goizean artisauak, dantzariak eta musikariak herrian zehar.

- 14:30ean herri bazkaria

- 16:00-18:00 haurrentzako puzgarriak

- 19:00etan dantzaldia: gabezin

- Gauean kontzertua Gaztetxean.

Bazkaria 18 euro izango da nagusientzat eta umeentzat (14 urtetik beherakoak) 12 euro. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira, 946279195 telefonora deituta edo Goizuetako Amaia okindegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide