Elan-Euskadik maiatzaren 22tik 24ra egingo ditu XIX. jardunaldiak Getarian. Bi hitzaldik eta film emanaldi batek osatuko dute eskaintza aurten, eta Turismo Bulegoan izango dira ekitaldi guztiak, 19:00etan.
Maiatzak 22, asteartea
Elan-Euskadi: hamarkada bat Kuban hitzaldia, Fernando Nebreda eta Xabier Sanchezen eskutik.
Maiatzak 23, asteazkena
Comandante filmaren emanaldia. Oliver Stone zinemagilearen lana (2002), Fidel Castrori buruz.
Maiatzak 24, osteguna
Literatura eta konpromisoa, Belen Gopegi eta Eider Rodriguez idazleen eskutik. Aurkezlea: Uxue Alberdi.
