Amaia Vazquez psikologoak familiak seme-alaben afektibitatean eta sexu heziketan duen paperaz jardungo du datorren asteazkenean, maiatzaren 23an, Getariako udaletxeko pleno aretoan, m18:00etan. Aurre-pubertaroko eta pubertaroko ezaugarri sexualak eta emozionalak azalduko ditu, eta familiako balore sexualak aztertu, seme-alabei sexualitate osasuntsuari buruzko ikuspuntua nola helarazi zehazteko.
Herriko familiei zuzendutakoa da hitzaldia, baina batez ere Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5, eta 6. mailako seme-alabak dituzten gurasoei. Getariako Udalak antolatu du.