
Herri kirol erakustaldia izango da igandean. Agustin Landarbidek lau harri jasoko ditu (Argazkilarira: Ainhoa Mancisidor)
Aurten hasiera berezia izango dute San Prudentzio jaiek. Aurreko urteetan kanpai hotsen eta suziri zaparrada egin ostean, mezarekin abiarazi izan dituzte Getariako auzoko santuaren festak. Aurten aurrea hartu, eta ostiralean hasiko dira ospakizunak. Eta hasiera ezinhobea izan dezaten mus txapelketa antolatu dute Xabin jatetxean. Taxco tabernan edota 634-40 61 58 telefonora deituta eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek, eta bikoteko hamar euro ordaindu. Irabazleek itsaski otarra jasoko dute, eta bigarrenek, berriz, dirua.
Larunbatean, auzo probak eta jolasak izango dira arratsaldean, afaria gauean, eta Izer eta Alabierren emanaldia egunsentira arte.
Berrikuntzekin jarraituz, igandean bertso bazkaria egingo dute jatetxe berean, Iker Zubeldia eta Angel Mari Peñagarikanorekin. Bazkarirako txartelak Taxcon daude salgai, 25 euroan. Jaiak agurtzeko, arratsaldean herri kirol erakustaldia izango da. Ernesto Ezpeleta Bihurri esku bakar batekin ariko da aizkoran, eta Fausto Mugertza zutikako enborrarekin. Agustin Landarbidek, berriz, lau harrirekin eskainiko du erakustaldia.
Egitaraua
Apirilak 27, bihar
22:00. Mus txapelketa jokatuko da Xabin jatetxean.
Apirilak 28, larunbata. San Prudentzio eguna
11:00. Meza nagusia.
18:00. Auzo probak eta jolasak.
21:00. Afaria Xabin jatetxean.
Ondoren. Erromeria, Izer eta Alabierrekin.
Apirilak 29, igandea
12:30. Meza nagusia.
14:00. Bertso bazkaria Iker Zubeldia eta Angel Mari Peñagarikanorekin, Xabin jatetxean.
14:00. Bertso bazkaria Iker Zubeldia eta Angel Mari Peñagarikanorekin, Xabin jatetxean.
18:00. Herri kirolak. Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Fausto Mugertza ariko dira aizkoran, eta harria jasotzen, berriz, Agustin Landarbide.