Getaria finalista da Googleren Model Your Town lehiaketan, Google Earth-en hiru dimentsiotan hoberen irudikatutako hirien artean hautatu baitute. Getariarekin batera, finalean dira Zielona eta Torun (Polonia), Lowel eta Evansville (AEB) eta Leominster (Erresuma Batua). Maiatzean aukeratuko dute irabazlea.
Virtualsim enpresak egin du Getariako irudikapena. Proiektuaren sortzaileen arabera, “mila ordu baino gehiago” behar izan dituzte proiektua amaitzeko.
Proiektu guztiak ikusteko eta botoa emateko aukera eskaintzen du Googlek.