Eskualdeko hondartzak garbitu dituzte herritarrek

Getariako Hitza 2012ko martxoaren 24a

Surfrider Foundation talde ekologistaren deialdiarekin bat egin dute Getariako, Orioko eta Zumaiako hainbat taldek, eta goizean hondartzak eta inguruko haitzak garbitzen jardun dute dozenaka lagunek. Getaria izan da horretan goiztiarrena; Gaztetape Surf Taldeak antolatuta, 10:00etan hasi dira Gaztetape hondartza garbitzen. Orion eta Zumaian ere herritar ugari hurbildu dira Antilla eta Itzurun hondartzetara; eskuan plastiko poltsa handiekin, inguruko zakarrak jasotzen aritu dira; ondoren, hamaiketakoa egin dute bertaratu direnek.        

Surfrider Foundation talde ekologistaren deialdiarekin bat egin dute Getariako, Orioko eta Zumaiako hainbat taldek, eta goizean hondartzak eta inguruko haitzak garbitzen jardun dute dozenaka lagunek. Getaria izan da horretan goiztiarrena; Gaztetape Surf Taldeak antolatuta, 10:00etan hasi dira Gaztetape hondartza garbitzen.

Orion eta Zumaian ere herritar ugari hurbildu dira Antilla eta Itzurun hondartzetara; eskuan plastiko poltsa handiekin, inguruko zakarrak jasotzen aritu dira; ondoren, hamaiketakoa egin dute bertaratu direnek.

 

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide