Parisko dotorezia marrazkietan, Balentziagako denboraldi berriko lehen erakusketan

Getariako Hitza 2012ko martxoaren 13a

Ostiralean, martxoaren 16an, inauguratuko dute Cristobal Balentziaga museoan denboraldi berriko lehen aldi baterako erakusketa, 20:00etan. Marrazkiaren dotorezia. Parisko kronika, izena du erakusketak, eta Carlos Saenz de Tejadaren lanak bilduko ditu....


Ostiralean, martxoaren 16an, inauguratuko dute Cristobal Balentziaga museoan denboraldi berriko lehen aldi baterako erakusketa, 20:00etan. Marrazkiaren dotorezia. Parisko kronika, izena du erakusketak, eta Carlos Saenz de Tejadaren lanak bilduko ditu. Garai bateko Parisko emakume dotoreak irudikatzen ditu Saenz de Tejadak marrazkietan.

Carlos Saenz de Tejada (Tanger, Maroko, 1897 ekainaren 22a-Madril, Espainia, 1958ko otsailaren 23a). Margolaria, kartelista, figurinista, dekoratzailea eta ilustratzailea izan zen. 1936ko gerrako bando nazionalaren ekoizpen artistikoarekin lotu zuten berea. Estilo anitza izan zuen, naturalismotik hasi eta abangoardia kubistetaraino.

Parisera joan zen horma margoa ikastera, eta bertan geratu zen lanean, 1926tik 1935era. Vogue eta Harper´s Bazaar aldizkarietarako marrazkiak egin zituen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide