Getariako kontsumo taldea osatu dute

Getariako Hitza 2012ko martxoaren 8a

Getarian kontsumo taldea sortzeko aurkezpena egin zuen atzo arratsaldean BasHerri taldeak; lehenengo bileran, herriko hogei lagun inguru batu ziren kontsumo taldera, eta horiek hurrengo astetik aurrera hasiko dira «sasoian sasoikoa eta tokiko» produ...

Getarian kontsumo taldea sortzeko aurkezpena egin zuen atzo arratsaldean BasHerri taldeak; lehenengo bileran, herriko hogei lagun inguru batu ziren kontsumo taldera, eta horiek hurrengo astetik aurrera hasiko dira «sasoian sasoikoa eta tokiko» produktuak jasotzeko eta ekoizteko martxan.

Getariako kontsumo taldean parte hartuko duten herritarrek astean behin jasoko dituzte barazkiak; Miren Garaztazu baserritarrak ekoitziko ditu produktuak, Aizarnazabalen dituen baratzetan. Kontsumo taldeko kideek «jarrera aktiboa» izango dute ardatz; hori hala izanik, Garaztazuk saskia osatzeko barazkien bere proposamena azalduko du, baina gainontzekoek ere planifikazioan parte hartzeko aukera izango dutela adierazi du Mirene Begiristain Uztaro kooperatibako kideak; halaber, guztien artean zehaztuko dituzte otarren prezioak, eta horiek eskuratzeko topaguneak eta orduak. Beraz, alde bakoitzak «konpromiso» jakinak izango dituela berretsi zituzten herenegun; baserritarrak, «berak ekoiztutako produktuak, tokikoak eta garaikoak» eskainiko ditu; kontsumitzaileek, berriz, saskiak jasotzeko konpromisoa hartuko du.

Hurrrengo ostegunean hasiko dira horiek guztiak martxan jartzen; atzo egin zuten bezala, Alondegian elkartuko dira, 18:30ean, eta taldean parte hartzeko interesa duenak bertara agertzea besterik ez du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide