Guraso Eskolan parte hartzeko hilak 14ra bitartean eman daiteke izena

Getariako Hitza 2011ko urriaren 5a

Getariako Udalak Guraso Eskola antolatu du beste urte batez. Zero eta hamabi urte bitarteko haurren gurasoei zuzendu dizkie eskolak, eta ikasturtean zehar hainbat gai jorratuko dute; umeen lotura afektiboak eta atxikimendua, sexualitatea, komunikazioa,...

Getariako Udalak Guraso Eskola antolatu du beste urte batez. Zero eta hamabi urte bitarteko haurren gurasoei zuzendu dizkie eskolak, eta ikasturtean zehar hainbat gai jorratuko dute; umeen lotura afektiboak eta atxikimendua, sexualitatea, komunikazioa, agresibitatea, jolasen garrantzia, ikuspuntu prebentiboa, elikadura edota emozio eta lotura psikosomatikoa izango dira gaietako batzuk.

Antolatzaileek adierazi dute parte hartzaileek dituzten “zailtasun, eskari eta ezaugarrien arabera” zehaztuko dituztela egingo dituzten ekintzak. Hala, metodologia parte hartzailea eta irekia eramango dutela aurrera nabarmendu dute.

Bi talde mugatu osatuko dituzte, eta gutxienez 12 kide beharko dira taldea eratzeko. Seme-alaben adinaren arabera antolatuko dituzte taldeak. Asteazkenetan elkartuko dira, Iturzaeta Herri Eskolan, eta guztira ordu eta erdiko bederatzi saio egingo dituzte. Amaia Vazquez psikologian lizentziadunak emango ditu eskolak, eta bertan parte hartzeko hilak 14ra bitartean eman daiteke izena.

Izena emateko orria eta informazio gehiago Getariako Udalean edo www.getaria.net helbidean aurkitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide