Futbito txapelketa 9:30etan hasiko da, eta ez 10:00etan

Getariako Hitza 2011ko abuztuaren 3a

Abuztuaren 5ean, ostiralean,  09:30etanemango zaio hasiera I. Futbito Txiki txapelketari, eta ez 10:00tan programan zehazten den bezala.

Getariako Udalak jakinarazi duenez, txapelketan talde ugarik eman dute izena, hamaseik guztira, eta hori dela eta,...

Abuztuaren 5ean, ostiralean,  09:30etanemango zaio hasiera I. Futbito Txiki txapelketari, eta ez 10:00tan programan zehazten den bezala.

Getariako Udalak jakinarazi duenez, txapelketan talde ugarik eman dute izena, hamaseik guztira, eta hori dela eta, proba 14:00 alderako amaitu ahal izateko, hasiera 30 minutu aurreratzea erabaki da. Talde guztientzako sari banaketa txapelketaren amaieran izango da, 14:15 aldera. Getariako Udaleko ordezkariek eta Keta futbol taldeko kideek banatuko dituzte sariak.

1. eta 2. mailako taldeek goizeko 9:30tarako egon beharko dute frontoian.
3. eta 4. mailako taldeek goizeko 10:15tarako egon beharko dute.
5. eta 6. mailako taldeek goizeko 10:40rako.
DBH 1. eta 2. mailako taldeek eguerdiko 12:05rako.

Garrantzitsua da talde guztiak garaiz agertzea frotoira, txapelketaren arauak eta funtzionamendua ezagutu dezaten eta beroketa ariketak egiteko denbora nahikoa izan dezaten. Izan ere, partidak bata bestearen atzetik jokatuko dira, eta, hala, bat bukatu bezain laster hurrengoa hasiko da.

Udalak txapelketan izena eman duten taldeei eskerrak eman dizkie.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide