Getarian guztia prest dute herriko festetarako. Bihartik hilaren 8ra ospatuko dituzte salbatoreak, eta herritar guztiek gozatzeko moduko ekitaldiak izango dira. Aurten, gainera, Getariako Udaleko ordezkariek herritarrekin batera osatu herri asanblada osatu du, eta elkarlanean prestatu dituzte ekimenak.
Azken asteetan egin dituzten bileretatik abiatuta, hainbat ekitaldi estreineko aldiz egingo dute. Etzi, Ikurriñaren Egunean, koadrilen arteko I. Euskal Zorolinpiadak egingo dituzte. 19:30ean hasiko da saioa, eta lokotx bilketa, eski jokoa, patata, maleta edota zaku lasterketak egingo dituzte. Bestetik, egun horretan umeek eta gaztetxoek I. Futbito Txapelketan parte hartu ahal izango dute. Gaur egingo dute Zorolinpiaden inguruko bilera, 19:30ean, Alondegian, jokoen eta taldeen ordena zehazteko.
Azken urteetan sona irabazi duten ekitaldiak ere izango dira, ordea. Hilaren 7an, Marmitako Lehiaketa egingo dute koadrilek. 10:00etatik 13:00etara bitartean prestatuko dute marmitakoa, eta osagaiak antolatzaileek banatuko dituzte. Parte-hartzaileek 09:15erako egon beharko dute plazan. Eguerdian aukeratuko dute irabazlea, eta ondoren marmitako jana egingo dute guztiek.
Abuztuak 4, bihar. Gazteen eguna
09:30. Frontenis finalak, frontoian.
12:00. Jaien hasiera, kanpai-hotsak eta suziriak.
12:00. Txosnen irekiera.
Ondoren. Trikipoteoa, herriko trikitilariek lagunduta.
14:00. Getariako txosna batzordeak antolatuta, gazte bazkaria, Berdura Plazan.
18:00. Getariako Gazte Asanbladak antolatuta, festetako III. Baltsa Karrera, dike berriko zabalgunetik altxerriraino.
Ondoren. Moilatik abiatuta, erraldoi eta buruhandien konpartsa, Samasiku fanfarrearekin. Gerora, kalez kale arituko da.
23:00. Elan-Euskadik antolatuta eta Kutxak lagunduta, Trovahavana Kubako boskotearen elkartasun kontzertua, plazan.
23:00. Getariako txosna batzordeak antolatuta, txosnetan Punk-Oi! gaua. 7 Balas eta Saskarrak taldeen kontzetua.
Abuztuak 5, etzi. Ikurriñaren Eguna
09:30. I. Futbito Txiki Txapelketa, frontoian.
17:00. Txosnen irekiera.
18:00. Gure Txeruko haurren danborrada. Ibilbidea: Balentziaga, Herrerieta, plaza, Kale Nagusia eta Artzape.
Ondoren. Koadrilen Arteko I. Euskal Zorolinpiadak, frontoian.
23:00. Luhartz taldearekin dantzaldia, plazan.
00:00. Ikurriña goratuko dute, herriko abesbatzaren eta musika bandaren laguntzarekin.
Jarraian. Dantzaldia Luhartz taldearekin, plazan.
00:30. Getariako txosna batzordeak antolatuta, kontzertu metalerua txosnetan: Hotzikara eta Fun&Go.
Abuztuak 6, larunbata. Salbatore Deunaren eguna
09:30. Getariako Musika Bandarekin, goiz-eresia.
10:50. Alkate soinua musika bandarekin, Udalbatza eta herritarrak parrokiara elkarrekin joango dira.
11:00. Getariako Abesbatzak meza nagusian abestuko du, Jazinto Isastiren zuzendaritzapean.
12:00. Alkatearen ohorezko aurreskua, udaletxe atarian.
12:30. Getariako Musika Bandaren kontzertua Aitor Uriaren zuzendaritzapean, Harritarten.
12:30. Gaztetxoen Xake Txapelketa eta erakustaldia, Berdura Plazan.
17:00. Txosnen irekiera.
17:30. Gure Txeruk antolatuta, Salbatore Deunaren XIV. Pilota Txapelketako finalak, frontoian.
18:00. Kiki, Koko eta Moko pailazoek Sustrai bizi-biziak ikuskizuna eskainiko dute haurrentzat, plazan.
Ondoren. Skandalue elektrotxaranga kalez kale.
20:00. Getariako txosna batzordeak antolatuta, euskal preso eta iheslarien aldeko bertso emanaldia, txosnetan.
22:30. Suzko zezena eta beste hainbat sorpresa, plazan eta frontoian.
23:00. Joxe Mendizabalekin erromeria, plazan.
23:00. Getariako txosna batzordeak antolatuta, Ska gaua, txosnetan. The Mockers eta Materia Gris taldeen kontzertuak.
00:00. Las Morenas de Mexico mariatxiak, plazan.
Ondoren. Kalez kale, Artzapera jaitsiko dira.
Jarraian. Joxe Mendizabalekin erromeria, plazan.
Abuztuak 7, igandea. koadrilen eguna
10:30. Koadrilen arteko XV. Marmitako Txapelketa, plazan.
Goizean zehar. Musika Eskolako trikitilariak, kalez kale.
11:30. Gipuzkoako emakumeen traineru liga.
12:00. Traineruen estropada: Getariako ikurriña. KAE2 /Gipuzkoako Liga.
13:30. Marmitako Txapelketako irabazleen aukeraketa.
14:30. Harritartean, koadrilen arteko herri bazkaria.
Bazkalostean. TZR taldearekin musika eta kantua.
Ondoren. Joaldunak eta pertsonaia mitologikoen kalejira, Itzurungo Orritz taldearen eskutik.
17:00. Txosnen irekiera.
22:30. TZR taldearekin erromeria, plazan.
00:00. Esne Beltza taldearen kontzertua, frontoian.
Abuztuak 8, astelehena.
Haurren eguna
Goizean goiz. Eusko Labela duen txahala erretzea, plazan.
09:30. Gazte Alaiak txistulariekin goiz-eresia.
11:00-13:30. Haur parkea, frontoian eta Harritarten.
12:00. Atun jana eta sagardoa txotxetik, Berdura Plazan.
Eguerdian. Maitane eta Leire trikitilariak eta Gazte Alaiak txistulariak kalez kale.
13:30. Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña balkoitik balkoira bertsotan, Maitane eta Leire trikitilariekin, plazan.
16:30-19:00. Haur parkea, frontoian eta Harritarten.
Jarraian. Harritarten, playback haurrentzat.
17:00. Txosnen irekiera.
19:00. Incansables txaranga kalez kale.
23:00. Frontoian, Oihan Vegarekin diskofesta.
00:00. Bandera jaitsiera, Getariako Musika Bandarekin.
Ondoren. Diskofestaren jarraipena.
Gauean zehar. Getariako txosna batzordeak antolatuta, Mozorro Festa, txosnetan. Mozorrotzeko gaia: gaua. DJ Zalapartaren emanaldia.