Salbatore jaietako Euskal Zorolinpiaden inguruko bilera irekia izango da Alondegian, bihar, 19:30tan.
Zorolinpiadetako jokoen eta haien ordenaren berri emango dute bileran, eta txapelketaren nondik norako guztiak azalduko dira. Taldeek izan ditzaketen zalantzak argitzeko ere balioko du bilerak. Hala jakinarazi du Getariako Udalak.
Hori dela eta, Udalak zorolinpiadetan izena eman duten talde guztiei bilerara azaltzeko deia luzatzen die.