Antonio Arruti izendatu dute udal elkarteko lehendakariorde

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 28a

Aiako Bilduko zinegotzi Amaia Guruzeta hautatu dute Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari. Antonio Arruti Getariako EAJko zinegotzia izango da, berriz, lehendakariordea. Atzo egin zuten Osoko Bilkura Udal Elkarteko egoitzan, eta Aiako, Orioko, Zarauzko, Getariako eta Zumaiako alkateak zein zinegotziak bildu ziren bertan. «Pozez gainezka eta ardura osoz hartzen dut zuen mandatua, eta prest nago lehendakaritzaren ardura handiari erantzuten saiatzeko», nabarmendu zuen Guruzetak. Herritarren «nahiari» erantzungo diola azaldu zuen hala: «Zuek herritarrek aldaketaren giltza Bilduren esku utzi duzue, eta gaurtik aurrera zeregin honi helduko diogu, aldaketa politiko, soziala eta instituzionala hitzetatik ekintzetara bideratzeko». Ildo horretatik, udalen eta Urola Kostako Udal Elkartearen «izaera aldatzea» izango da legealdiko erronka: «Beste herri bat eraikitzea posible dela erakutsiko dugu. Herritar guztien ongizateari begira egingo dugu lan, krisiaren ondorioz gehien kaltetuakoen mesedetan». Era berean, herritarren parte-hartzea bultzatu nahi du: «Urola Kostako herrien beharretara egokituko den elkartea nahi dugu, eta herritar parte-hartzaileak eta aktiboak. Guztiontzat zabalik izango dira elkarte honetako ateak». «Ditugun erronkak ikusita, beharrezkoa da ados jarri eta elkarlanean aritzea», nabarmendu zuen lehendakariorde berriak. Zarauzko PSE-EEko bozeramaile Patxi Elolak hartu zuen hitza jarraian: «Aldaketa garaia dela diozue, eta hala espero dugu. Horregatik, giza eskubide eta elkarbizitzaren alde, ETA kondenatzen dugu». Saioa 18:30ak aldera hasi zuten, eta [...]

Aiako Bilduko zinegotzi Amaia Guruzeta hautatu dute Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari. Antonio Arruti Getariako EAJko zinegotzia izango da, berriz, lehendakariordea. Atzo egin zuten Osoko Bilkura Udal Elkarteko egoitzan, eta Aiako, Orioko, Zarauzko, Getariako eta Zumaiako alkateak zein zinegotziak bildu ziren bertan.
«Pozez gainezka eta ardura osoz hartzen dut zuen mandatua, eta prest nago lehendakaritzaren ardura handiari erantzuten saiatzeko», nabarmendu zuen Guruzetak. Herritarren «nahiari» erantzungo diola azaldu zuen hala: «Zuek herritarrek aldaketaren giltza Bilduren esku utzi duzue, eta gaurtik aurrera zeregin honi helduko diogu, aldaketa politiko, soziala eta instituzionala hitzetatik ekintzetara bideratzeko».
Ildo horretatik, udalen eta Urola Kostako Udal Elkartearen «izaera aldatzea» izango da legealdiko erronka: «Beste herri bat eraikitzea posible dela erakutsiko dugu. Herritar guztien ongizateari begira egingo dugu lan, krisiaren ondorioz gehien kaltetuakoen mesedetan». Era berean,
herritarren parte-hartzea bultzatu nahi du: «Urola Kostako herrien beharretara egokituko den elkartea nahi dugu, eta herritar parte-hartzaileak eta aktiboak. Guztiontzat zabalik izango dira elkarte honetako ateak».

«Ditugun erronkak ikusita, beharrezkoa da ados jarri eta elkarlanean aritzea», nabarmendu zuen lehendakariorde berriak. Zarauzko PSE-EEko bozeramaile Patxi Elolak hartu zuen hitza jarraian: «Aldaketa garaia dela diozue, eta hala espero dugu. Horregatik, giza eskubide eta elkarbizitzaren alde, ETA kondenatzen dugu».

Saioa 18:30ak aldera hasi zuten, eta Adinekoen Mahaia osatu zuten lehenengo, zinegotzi nagusienarekin eta gazteenarekin. Hala, Zarauzko EAJko Maribel Albizuk eta Zarauzko Bilduko Ane Eizmendik osatu zuten mahaia.
Gerora, mankomunitateko lehendakaria aukeratu zuten Urola Kostako zinegotzi guztiek. Hiru hautagaien artean aukeratu zuten parte-hartzaileek lehendakaria: Guruzeta, Arrutik eta Elola. Azken horrek, ordea, atzera bota zuen hautagaitza. Hala, 34 boto jaso zituen Guruzetak eta Arrutik 32 boto.
Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide gisa udalek izendatutako zinegotzi guztiak ziren lehendakariordetzarako hautagai. Hala, Zarauzko EAJko Jabier Zarraonandiak boto bat jaso zuen, Zarauzko Bilduko Jabier Etxaburuk 30 boto eta Arrutik 31 boto. Lau zinegotzi abstenitu egin ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide