Festak antolatzeko bilera irekia egingo dute gaur iluntzean

Getariako Hitza 2011ko uztailaren 20a

Getariako Udalak antolatuta, herriko festen inguruko jai batzar irekia egingo dute gaur, 19:30ean, Alondigan.

Laugarren aldiz bilduko dira interesa duten herritarrak, eta gaurkoan honako gaiak jorratuko dituzte: I. Futbito Txiki Txapelketaren eta I....

Getariako Udalak antolatuta, herriko festen inguruko jai batzar irekia egingo dute gaur, 19:30ean, Alondigan.
Laugarren aldiz bilduko dira interesa duten herritarrak, eta gaurkoan honako gaiak jorratuko dituzte: I. Futbito Txiki Txapelketaren eta I. Euskal Zorolinpiaden antolaketa eta izen ematea izango dute hizpide, eta festetako programaren inguruko informazioa ere emango dute.
Bileretan parte hartzera gonbidatu ditu Udalak herritarrak. Halaber, aurreko bileretan jende askok hartu duela parte aipatu du Udalak, eta hainbat adinetako herritarrei esker ideia interesgarriak jaso dituztela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide