Tailerrak, kontzertuak, afariak eta bisitak antolatu ditu Balentziaga museoak

Onintza Lete Arrieta 2011ko uztailaren 15a

Gaur hasi eta irailera bitartean, Balentziaga museoan bisitez, kontzertuez, afariez eta tailer didaktikoez gozatzeko aukera izango da. Gaur gauean, esaterako, gau-bisita egingo dute museoan. 12:00etan hasiko da, eta ondoren afaria eta kontzertua eskain...

Gaur hasi eta irailera bitartean, Balentziaga museoan bisitez, kontzertuez, afariez eta tailer didaktikoez gozatzeko aukera izango da. Gaur gauean, esaterako, gau-bisita egingo dute museoan. 12:00etan hasiko da, eta ondoren afaria eta kontzertua eskainiko dituzte. Electric Five Samba taldeak jazz-funka eskainiko du. 23:00etan  hasiko da kontzertua.  Plan horrekni bat egiten duenak  45 euro ordaindu beharko du. Hurrengo  gau-bisita uztailaren 30ean izango da. Kontzertuaz bakarrik gozatu nahi duenak 15 euro ordaindu beharko ditu eta hiru zatiez gozatu nahi duenak (bisita, afaria eta kontzertua), berriz, 45 euro.  Informazio gehiago eskura daiteke info@fbalenciaga.com korreo elektronikoan eta 943-004777 telefonoan.

Tailer didaktikoei dagokionez, uztailaren 21ean hasi eta irailaren 1era arte egingo dituzte. Helburua haurrak eta helduak modaren mundura gerturatzea izango da. Tailerretan izena ematea 15 euro kostako da haurrentzat, eta 25 euro helduentzat. Informazio gehiago didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com elektronikoan eta 943-008840 telefonoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide