Gaztelekuak udako egitarau zabala antolatu du

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 13a

Ohi bezala, Gaztelekuak udako jardunaldi eskaintza zabala antolatu du. Uztailean herriko gazteek hainbat kirol jardunaldiz, ikastaroz eta irteeraz gozatu ahal izango dute hala. Pasa den uztailaren 1etik 10era bitartean, esaterako, Asturiasera irteera egin zuten herriko hogei gaztek. Ildo horretatik, datorren ostiralean, hilaren 22an, Gaztelekuko arduradunek gurasoekin bilkura egingo dute. Bileraren helburua irteeraren balorazioa egitea izango da, datorren urtera begira hobekuntzak egite aldera. Era berean, egonaldiko argazkiak ikusi ahal izango dituzte. Kirol jardunaldiei dagokionez, gaurtik aurrera hainbat hitzordu izango dituzte gazteek. Bihar hockey partida izango da Gaztelekuko Zinema frontoian, 16:30ak aldera. Etzi, berriz, voleya praktikatu ahal izango dute, ordu eta leku berean. Larunbatean eta datorren asteazkenenean Zumaiara joko dute, piraguan ibiltzera. Hala, Zumaiako itsasadarrera irtengo dira kayak gainean. 10:00etan izango da irteera, eta 17:00ak aldera itzuliko dira herrira larunbatean, eta 18:00etan hilaren 20an. Bertan parte hartu nahi dutenek gaur izango dute izena emateko azken eguna. Zortzi eurokokostua izango du irteerak; gazte txartela izanez gero, ordea, lau euro ordaindu beharko dira. Getariara egunpasa Bestalde, hilaren 28an Getariara joango dira egun pasa Gaztelekuko hezitzaileekin. Oinez egingo dute kostako ibilbidea. Katxapoko begiralekura igoko dira eta Malkorben hondartzan igaroko dute eguna. Interesa dutenek uztailaren 26a baino lehen eman beharko dute izena, Gaztelekuan. Bi euro eman [...]

Ohi bezala, Gaztelekuak udako jardunaldi eskaintza zabala antolatu du. Uztailean herriko gazteek hainbat kirol jardunaldiz, ikastaroz eta irteeraz gozatu ahal izango dute hala.
Pasa den uztailaren 1etik 10era bitartean, esaterako, Asturiasera irteera egin zuten herriko hogei gaztek. Ildo horretatik, datorren ostiralean, hilaren 22an, Gaztelekuko arduradunek gurasoekin bilkura egingo dute. Bileraren helburua irteeraren balorazioa egitea izango da, datorren urtera begira hobekuntzak egite aldera. Era berean, egonaldiko argazkiak ikusi ahal izango dituzte.
Kirol jardunaldiei dagokionez, gaurtik aurrera hainbat hitzordu izango dituzte gazteek. Bihar hockey partida izango da Gaztelekuko Zinema frontoian, 16:30ak aldera. Etzi, berriz, voleya praktikatu ahal izango dute, ordu eta leku berean.
Larunbatean eta datorren asteazkenenean Zumaiara joko dute, piraguan ibiltzera. Hala, Zumaiako itsasadarrera irtengo dira kayak gainean. 10:00etan izango da irteera, eta 17:00ak aldera itzuliko dira herrira larunbatean, eta 18:00etan hilaren 20an. Bertan parte hartu nahi dutenek gaur izango dute izena emateko azken eguna. Zortzi eurokokostua izango du irteerak; gazte txartela izanez gero, ordea, lau euro ordaindu beharko dira.
Getariara egunpasa
Bestalde, hilaren 28an Getariara joango dira egun pasa Gaztelekuko hezitzaileekin. Oinez egingo dute kostako ibilbidea. Katxapoko begiralekura igoko dira eta Malkorben hondartzan igaroko dute eguna. Interesa dutenek uztailaren 26a baino lehen eman beharko dute izena, Gaztelekuan. Bi euro eman beharko dira, parte hartzea ziurtatzeko fidantza modura. Irteera egunean itzuliko zaie dirua parte-hartzaileei.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau:
http://www.zarautzgazte.net

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide