Getariako trainerua lehen postuan da EuskoTren Ligan

Getariako Hitza 2011ko uztailaren 5a

Getariarrek ezinhobeto hasi dute Eusko Tren Liga. Emakumezkoen lehenengo estropadak izan dira pasa den asteburuan, eta Getaria-Tolosa traineruak irabazi du Bilboko bandera. Aurten, ligaxka bi multzotan ari dira aurrera eramaten Eusko Tren Liga; A taldean, Galizia, Zumaia eta Orio ari dira lehian, eta eskualdekoek bigarren eta hirugarren amaitu zuten larunbatean Camargoko (Espainia) saioa, hurrenez hurren. B taldean, berriz, Getaria-Tolosarekin batera, Bizkaia, San Juan eta Hondarribia traineruak dira lehian. Ligaxka amaitutakoan, talde bakoitzeko lehenengo bi traineruak lehiatuko dira play-off-etan. Zarautzen egingo dituzte. Hala, sailkapen orokorreko A multzoan Zumaiak bi puntu ditu, eta Oriok puntu bat. B multzoan, berriz, Getaria-Tolosa lehenengo postuan da, lau punturekin. San Miguel Liga ere asteburuan hasi dute gizonezko arraunlariek, joan zen ekainean Bordeleko (Frantzia) estropadak bertan behera geratu ondoren. Larunbatean Camargon egin zuten lehenengo estropada, eta Zumaiak seigarren postua lortu zuen. Oriok ez du ongi hasi denboraldia, eta zortzigarren amaitu zuen. Hala ere, sailkapen orokorrean Zumaiako eta Orioko traineruak zortzigarren eta hamargarren postuan daude. Izan ere, igandean, Bilboko Banderan, oriotarrek hamaikagarren egin zuten, eta zumaiarrek zortzigarren. KAE Liga ere aurrera KAE 1 Ligan, bestetik, Portugalete traineruak jarraitzen du sailkapeneko lehenengo postuan; Josean Olaskoaga oriotarrak gidatzen du. Eskualdekoei dagokienez, berriz, larunbatean, zarauztarrak bosgarren izan ziren Portugaleten, eta atzo [...]

Getariarrek ezinhobeto hasi dute Eusko Tren Liga. Emakumezkoen lehenengo estropadak izan dira pasa den asteburuan, eta Getaria-Tolosa traineruak irabazi du Bilboko bandera.
Aurten, ligaxka bi multzotan ari dira aurrera eramaten Eusko Tren Liga; A taldean, Galizia, Zumaia eta Orio ari dira lehian, eta eskualdekoek bigarren eta hirugarren amaitu zuten larunbatean Camargoko (Espainia) saioa, hurrenez hurren. B taldean, berriz, Getaria-Tolosarekin batera, Bizkaia, San Juan eta Hondarribia traineruak dira lehian. Ligaxka amaitutakoan, talde bakoitzeko lehenengo bi traineruak lehiatuko dira play-off-etan. Zarautzen egingo dituzte.
Hala, sailkapen orokorreko A multzoan Zumaiak bi puntu ditu, eta Oriok puntu bat. B multzoan, berriz, Getaria-Tolosa lehenengo postuan da, lau punturekin.
San Miguel Liga ere asteburuan hasi dute gizonezko arraunlariek, joan zen ekainean Bordeleko (Frantzia) estropadak bertan behera geratu ondoren. Larunbatean Camargon egin zuten lehenengo estropada, eta Zumaiak seigarren postua lortu zuen. Oriok ez du ongi hasi denboraldia, eta zortzigarren amaitu zuen. Hala ere, sailkapen orokorrean Zumaiako eta Orioko traineruak zortzigarren eta hamargarren postuan daude. Izan ere, igandean, Bilboko Banderan, oriotarrek hamaikagarren egin zuten, eta zumaiarrek zortzigarren.
KAE Liga ere aurrera
KAE 1 Ligan, bestetik, Portugalete traineruak jarraitzen du sailkapeneko lehenengo postuan; Josean Olaskoaga oriotarrak gidatzen du. Eskualdekoei dagokienez, berriz, larunbatean, zarauztarrak bosgarren izan ziren Portugaleten, eta atzo hirugarren egin ostean, sailkapen nagusian zazpigarren postuan da Enbata, 21 punturekin. Orio B trainerua, berriz, bederatzigarren amaitu zuen larunbatean, eta igandean hamaikagarren. Beraz, sailkapen orokorrean hamargarren postuan da.
KAE 2 Ligan Getariako traineruak postu bat galdu du. Izan ere, atzoko estropadetan bere txandan azken amaitu zuen, eta
ondorioz sailkapen orokorrean hirugarren postuan dago, 41 punturekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide