Kalez kale aritu dira Getariako, Tolosako eta Elgoibarko musika bandak

Onintza Lete Arrieta 2011ko uztailaren 3a

Musika banden soinuak nonahi entzun zituzten atzo getariarrek. 17:30erako hasi ziren Sahatsagako plazan doinuak aireratzen Getariako, Tolosako eta Elgoibarko musika bandak. Ondoren, bakoitzak bide desberdina hartu zuen eta kalerik kale aritu ziren piez...

Tolosako Musika BandaMusika banden soinuak nonahi entzun zituzten atzo getariarrek. 17:30erako hasi ziren Sahatsagako plazan doinuak aireratzen Getariako, Tolosako eta Elgoibarko musika bandak. Ondoren, bakoitzak bide desberdina hartu zuen eta kalerik kale aritu ziren piezak jotzen. 19:00etan elkartu ziren, frontoian kontzertua eskaintzeko. Elgoibarkoek pieza bat eskaini zuten Txomin Mujika zuzendariaren gidaritzapean; Tolosakoek bi jo zituzten Luis Mari Garciaren agindupean; eta, azkenik, etxekoak beste bi eskaini zituen, Aitor Uriaren agindupean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide