Getariako arraun traineruek indartsu daudela erakutsi dute asteburuan

Ane Olaizola 2011ko eka. 28a, 09:38

Getariako arraunlariek asteburu ona egin dute, eta indartsu daudela erakutsi dute emakumezkoen zein gizonezkoen taldeek. Emakumezkoetan Gipuzkoako Liga hasi dute pasa den asteburuan Pasai Donibanen, eta Getaria-Tolosak irabazi du lehenengo estropada, 11:15:80 denbora eginda. Zumaiako Kiroljokoa traineruak hirugarren denbora (11:40:25) onena egin zuen, eta Orioko trainerua, berriz, azken postuan geratu zen (12:11:05). KAE2 mailari dagokionez, getariarrak bigarren postuan daude. Elantxoben jokatutako estropadetan, Getariako trainerua hirugarren tandan atera zen, eta bigarren denborarik onena egin zuten mutilek (21:26:65). Lehenengo hiru luzeetan lehenengo joan ziren, baina azkeneko luzean Ondarroako traineruak aurrea hartu zion, eta amaierarako Ondarroako traineruak bost segunduko aldea atera zion. Hala, Getariakoek hirugarren egin zuten estropadetan, SEAT-Colindresek ere denbora hobea egin baitzuen. Sailkapen orokorrean, berriz, getariarrek 32 puntu dituzte; ondarrutarrak daude lehenengo postuan, bi puntu gehiagorekin. KAE 1, hasita KAE 1 mailari, berriz, joan den asteburuan ekin diote. Aurreneko estropada Errioxan egin dute, baina eskualdeko traineruek ezin izan dute lortu lehenengo postuetan sailkatzerik; Zarauzko trainerua, esaterako, bere txandan lehenengoa izan zen, baina sailkapen orokorrean seigarren postua du. Zarauzko taldea iaz mailaz jaitsi zen, baina maila horretan ere traineru indartsuak izango ditu.  Oriok, berriz, zortzigarren postuan bukatu zuen estropada, bere txandan laugarren amaitu eta gero. Maila horretako lehenengo estropada Portugaletek irabazi du. [...]

Getariako arraunlariek asteburu ona egin dute, eta indartsu daudela erakutsi dute emakumezkoen zein gizonezkoen taldeek. Emakumezkoetan Gipuzkoako Liga hasi dute pasa den asteburuan Pasai Donibanen, eta Getaria-Tolosak irabazi du lehenengo estropada, 11:15:80 denbora eginda. Zumaiako Kiroljokoa traineruak hirugarren denbora (11:40:25) onena egin zuen, eta Orioko trainerua, berriz, azken postuan geratu zen (12:11:05).
KAE2 mailari dagokionez, getariarrak bigarren postuan daude. Elantxoben jokatutako estropadetan, Getariako trainerua hirugarren tandan atera zen, eta bigarren denborarik onena egin zuten mutilek (21:26:65). Lehenengo hiru luzeetan lehenengo joan ziren, baina azkeneko luzean Ondarroako traineruak aurrea hartu zion, eta amaierarako Ondarroako traineruak bost segunduko aldea atera zion. Hala, Getariakoek hirugarren egin zuten estropadetan, SEAT-Colindresek ere denbora hobea egin baitzuen. Sailkapen orokorrean, berriz, getariarrek 32 puntu dituzte; ondarrutarrak daude lehenengo postuan, bi puntu gehiagorekin.
KAE 1, hasita
KAE 1 mailari, berriz, joan den asteburuan ekin diote. Aurreneko estropada Errioxan egin dute, baina eskualdeko traineruek ezin izan dute lortu lehenengo postuetan sailkatzerik; Zarauzko trainerua, esaterako, bere txandan lehenengoa izan zen, baina sailkapen orokorrean seigarren postua du. Zarauzko taldea iaz mailaz jaitsi zen, baina maila horretan ere traineru indartsuak izango ditu.  Oriok, berriz, zortzigarren postuan bukatu zuen estropada, bere txandan laugarren amaitu eta gero. Maila horretako lehenengo estropada Portugaletek irabazi du. Traineru horrek azken urteetan Orioko entrenatzailea izan den Joxean Olaskoaga Aizperro oriotarra du entrenatzaile.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide