Getariako Udalak Euskal Astea antolatu du beste urte batez, eta gaurtik larunbatera bitartean hainbat eta hainbat ekitaldi ospatuko dute herrian, guztiak ere euskal kulturaren ingurukoak.
Jon Maia zumaiarraren Apaizac obeto dokumentalarekin emango diote hasiera Euskal Asteari, gaur. Eta bihar, berriz, Gure Txeru dantza taldeak bi emanaldi eskainiko ditu; arratsaldean haurren txanda izango da, eta gaueko emanaldian, Gure Txeruko gazte eta helduez gain, Lapurdiko Getariko talde batek egingo du dantza.
Musika eta dantza nagusi
Larunbatean ospatuko dute Euskal Jai eguna, eta goizean goizetik hasita musikak eta dantzak tarte berezia hartuko du. Getariako Gazte Alaiak eta musika eskolako txistulariek esnatuko dituzte herritarrak. Eguerdian, berriz, azokak, trikitilariek eta dantza saioek herriko txokoak girotuko dituzte. Halaber, Irrintzi Lehiaketa egingo dute, eta arratsaldean Trikitilari Gazteen Getariako XII. Txapelketa izango da.
EUSKAL ASTEKO EGITARAUA
MAIATZAK 26, GAUR
21:00. Apaizac obeto dokumentalaren emanaldia, Alondegian.
MAIATZAK 27, bihar
18:30. Gure Txeru dantza taldeko haurren emanaldia, frontoian.
22:30. Gure Txeru dantza taldeko gazte eta helduen emanaldia. Getariko (Lapurdi) dantzariek jardungo dute ondoren.
MAIATZAK 28, larunbata
09:00. Goiz soinua, Getariako txistulariekin.
10:30-14:00. Itsaslur Gourmet Getaria elkartearen aurkezpen azoka, frontoian.
12:00etatik aurrera. Getariako produktuen dastaketa eta sagardoa txotxetik.
12:00. Harritarten, Gorriti eta bere animaliak haurrentzat.
12:00. Musika eskolako trikitilariak, kalez kale.
13:00. Plazako dantzak Gazte Alaiak txistulariekin, plazan.
Ondoren. Helduen eta gaztetxoen irrintzi lehiaketa, plazan.
17:30. Frontoian, Trikitilari Gazteen Getariako XII. Txapelketa.
19:30. Bilboko Gaiteroak dultzaineroen eskutik, Larrain dantza, plazan.
Gero. Bilboko Gaiteroak, kalez kale.
23:00. Arrabots taldearekin erromeria, plazan.