Antxoa eta arrantza izango dira protagonista asteburuan

Getariako Hitza 2011ko maiatzaren 5a

Getariarrak astebururako indarrak biltzen ari dira egunotan. Estreinakoz Antxoa Eguna ospatuko dute bihartik etzira. Igandean, berriz, jada herrian ongi errotutako jaia ospatuko dute, Arrantzale Eguna, hain zuzen. Larunbata bitartean jarduera herrikoiak zein teknikoak partekatuko dituzte. Hala, Xabier Alberdi historialariak alderdi teknikoa landuko du bihar, Getaria eta antxoa hitzaldiaren bitartez. Azti-Tecnaliak, berriz, Kantauriko antxoaren berezitasunak azalduko ditu. Ekintza herrikoien baitan, herritarrek antxoa era askotan dastatzeko aukera izango dute: parrillan erretakoa, frijitua eta gazitua. Txakolina izango dute eztarria freskatzeko. Larunbatean, berriz, Patxi Saiz bakarlari getariarrak azken lana, Itxaropena, aurkeztuko du 22:30etan, Salbatore Deunaren parrokian. Antxoarenaren atzetik Arrantzale Eguna ospatuko dute getariarrek. Ohi bezala, meza nagusiaren ostean, prozesioa egingo dute herriko kaleetan zehar. Ondoren erretiratutko arrantzaleek hamaiketakoa izango dute. Arratsaldean, txaranga ibiliko da herrian zehar. Egitaraua Bihar, maiatzak 6 10:00. Harrera ekitaldia Elkano Arrantzale Kofradian. Ondoren. Getaria eta antxoa hitzaldia, Xabier Alberdi historialariaren eskutik. Ondoren. Kantauriko antxoaren berezitasunak, Azti Tecnaliaren eskutik. 11:15-11:45. Hamaiketakoa, Getariako antxoak ahoz aho. Gero. Arrain lonja eta benta bisitatu eta azalpenak emango dituzte. Jarraian. Getaria eta Zumaiako kontserba enpresetara bisita gidatuak. 14:00. Bazkaria herriko jatetxe desberdinetan. 17:30. Zilarrezko antxoa aipamena, udaletxean. 18:00. Antxoa dastaketa txakolinarekin, herriko plazan. Gure Txeru dantza taldearen eta Gazte Alaiak txistulari taldearen emanaldia. Ondoren. Egan [...]

Getariarrak astebururako indarrak biltzen ari dira egunotan. Estreinakoz Antxoa Eguna ospatuko dute bihartik etzira. Igandean, berriz, jada herrian ongi errotutako jaia ospatuko dute, Arrantzale Eguna, hain zuzen. Larunbata bitartean jarduera herrikoiak zein teknikoak partekatuko dituzte. Hala, Xabier Alberdi historialariak alderdi teknikoa landuko du bihar, Getaria eta antxoa hitzaldiaren bitartez. Azti-Tecnaliak, berriz, Kantauriko antxoaren berezitasunak azalduko ditu. Ekintza herrikoien baitan, herritarrek antxoa era askotan dastatzeko aukera izango dute: parrillan erretakoa, frijitua eta gazitua. Txakolina izango dute eztarria freskatzeko. Larunbatean, berriz, Patxi Saiz bakarlari getariarrak azken lana, Itxaropena, aurkeztuko du 22:30etan, Salbatore Deunaren parrokian. Antxoarenaren atzetik Arrantzale Eguna ospatuko dute getariarrek. Ohi bezala, meza nagusiaren ostean, prozesioa egingo dute herriko kaleetan zehar. Ondoren erretiratutko arrantzaleek hamaiketakoa izango dute. Arratsaldean, txaranga ibiliko da herrian zehar.

Egitaraua

Bihar, maiatzak 6
10:00. Harrera ekitaldia Elkano Arrantzale Kofradian.
Ondoren. Getaria eta antxoa hitzaldia, Xabier Alberdi historialariaren eskutik.
Ondoren. Kantauriko antxoaren berezitasunak, Azti Tecnaliaren eskutik.
11:15-11:45. Hamaiketakoa, Getariako antxoak ahoz aho.
Gero. Arrain lonja eta benta bisitatu eta azalpenak emango dituzte.
Jarraian. Getaria eta Zumaiako kontserba enpresetara bisita gidatuak.
14:00. Bazkaria herriko jatetxe desberdinetan.
17:30. Zilarrezko antxoa aipamena, udaletxean.
18:00. Antxoa dastaketa txakolinarekin, herriko plazan. Gure Txeru dantza taldearen eta Gazte Alaiak txistulari taldearen emanaldia.
Ondoren. Egan taldearekin dantzaldia.
larunbata, maiatzak 7
22:30. Patxi Saiz musikariaren kontzertua, Salbatore Deunaren elizan.
igandea, maiatzak 8. arrantzale eguna
11:00. Meza Nagusia.
Ondoren. Prozesioa.
Ondoren. Erretiratutako arrantzaleekin hamaiketakoa.
Eguerdian eta arratsaldean. Pasai txarangaren emanaldia kaleetan zehar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide