«Baliabide nagusienetarikoa izan da antxoa»

Getariako Hitza 2011ko maiatzaren 5a

Xabier Alberdi (Zarautz, 1969) historialariak Getaria eta antxoaren arteko harremana izango du hizpide bihar, Elkano Arrantzale Kofradian eskainiko duen hitzaldian. Historikoki nolako harremana izan du Getariak antxoarekin? Harreman oso estua izan du. Getaria herri arrantzalea izan da betidanik, eta bertako baliabide nagusienetarikoa izan da antxoa. Badaude datu historikoak hori baieztatzen dutenak. Besteak beste, XVI. mende hasierarako industria finko bat zegoen herrian antxoaren inguruan. Armadore garrantzitsuenek antxoaren sektorean inbertitu zuten, eta gehienak jarduera horretan aritzen ziren. Eta hala izan da gaur egunera arte. Hori hala, oro har ekonomiaren motorra izan da jarduera hori. Herrian lana emateaz gain, atzerriko inbertsioak ere erakarri ditu antxoak. Egun, nolako harremana du? Harremana garrantzitsua da oraindik. Euskal Autonomi Erkidego mailan Getariako portuak arrantzarako nagusienetarikoa izatean jarraitzen du. Ontziteria nagusienetarikoa izaten ere bertakoa da oraindik. Horrez gain, antxoa garaian Getarian sartzen da antxo gehien. Sektore honek, gainera, beste jarduera batzuk ere sortzen ditu inguruan; kontserbagileak edota sare konpontzaileak, kasu. Hala ere, azken urteetan antxoaren sektorea pisua galtzen joan dela uste al duzu? Euskal Herri osoan galdu du pisua arrantzak. Flotak murriztu egin dira, edota marinelak gutxitu. Gaur egungo Getariak ez du duela 50 urte zuen eragin bera. Baina Getaria da zentzu horretan beherakada gutxien izan duen herria. [...]

Xabier Alberdi (Zarautz, 1969) historialariak Getaria eta antxoaren arteko harremana izango du hizpide bihar, Elkano Arrantzale Kofradian eskainiko duen hitzaldian.
Historikoki nolako harremana izan du Getariak antxoarekin?
Harreman oso estua izan du. Getaria herri arrantzalea izan da betidanik, eta bertako baliabide nagusienetarikoa izan da antxoa. Badaude datu historikoak hori baieztatzen dutenak. Besteak beste, XVI. mende hasierarako industria finko bat zegoen herrian antxoaren inguruan. Armadore garrantzitsuenek antxoaren sektorean inbertitu zuten, eta gehienak jarduera horretan aritzen ziren. Eta hala izan da gaur egunera arte. Hori hala, oro har ekonomiaren motorra izan da jarduera hori. Herrian lana emateaz gain, atzerriko inbertsioak ere erakarri ditu antxoak.
Egun, nolako harremana du?
Harremana garrantzitsua da oraindik. Euskal Autonomi Erkidego mailan Getariako portuak arrantzarako nagusienetarikoa izatean jarraitzen du. Ontziteria nagusienetarikoa izaten ere bertakoa da oraindik. Horrez gain, antxoa garaian Getarian sartzen da antxo gehien. Sektore honek, gainera, beste jarduera batzuk ere sortzen ditu inguruan; kontserbagileak edota sare konpontzaileak, kasu.
Hala ere, azken urteetan antxoaren sektorea pisua galtzen joan dela uste al duzu?
Euskal Herri osoan galdu du pisua arrantzak. Flotak murriztu egin dira, edota marinelak gutxitu. Gaur egungo Getariak ez du duela 50 urte zuen eragin bera. Baina Getaria da zentzu horretan beherakada gutxien izan duen herria. Proportzionalki, lekurik garrantzitsuena izaten jarraitzen du.
Zergatik da Getaria beherakada gutxien izan duen herria?
Faktore askok dute horrekin zerikusia. Batetik, geografia aldetik egokia da Getaria. Zumaiako eta Orioko portuak arazo gehiago ematen dituzte. Honek ez du halako oztoporik, eta horrek arrantzan jarduteko erraztasuna ematen du. Horrez gain, jarduera horretan inbertitu duten enpresen tradizioa handia da. Berrikuntzak martxan jartzen joan dira, eta horretara diru asko bideratu dute. Gaur egun ere Getarian antxoaren arrantzari ezartzen dioten hainbat sistema ez diote beste produktuei ezartzen. Kasualitate gutxi dago munduan, eta gauza guztiek kausa bat izaten dute. Bide beretik, antxoak herrian historia bat du atzean, eta, besteak beste, horregatik inbertitzen dute horrenbeste jarduera horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide